Tarragonako mendietara irteera Girizia Mendi Taldearekin

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Girizia Mendi Taldeko kideak dagoeneko Katalunia aldean dabiltza propio prestatu duten planaz gozatzen. Izan ere, atzo abiatu ziren Tarragona aldera eta maiatzaren 1ean itzuliko dira berriro etxera. Bitartean 22-16 eta 17 kilometroko hiru irtenaldi egingo dituzte. Horrela, gaurkoan Els Ports izeneko bazterrak ezagutuko dituzte. Horretarako, Arnes-Beseit-Peña Galera izeneko bazterrak zeharkatuko dituzte. Biharkoan, Sierra de Pandols inguruak bisitatuko dituzte. Azkenik, astelehenean itsasertzetik barrena ibiliko dira L´Atmella eta L´Ampolla arteko ibilaldia egiten. Azken eguna bisitaren bat egiteko eta etxera itzultzeko hartuko dute. Horta de San Joanen hartu dute ostatu.

 

Fotos

Vídeos