Borrar
Kup Taldeak mundu osoko hainbat lehiaketetan parte hartu du. DV
Kup Taldeak amaiera musikala emango dio Harri Beltzaren udako kanpainari

Kup Taldeak amaiera musikala emango dio Harri Beltzaren udako kanpainari

Hilaren 31ean Done Estebeko parrokian eskainiko du kontzertua abesbatzak

KOXKO

OIARTZUN.

Viernes, 19 de julio 2019, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Harri Beltza, HIESaren aurkako elkarteak antolatzen duen urteroko prebentzio kanpaina amaierara heldu da. Hori dela eta, kurtso amaierako ospakizuna, musika ekitaldia, martxan ipini dute. Gainera, festa ospatzeko arrazoi bikoitza dute aurtengoan, izan ere, Harri Beltza elkarteak 25 urte bete ditu.

Urtero antolatzen duten kanpaina honen helburua, HIESaren inguruan jendea informatzea da eta jendeak prebentzio neurriak hartzea sustatzea. Bestalde, HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren lehen egunean denez, uda garaian ere gai honen inguruan lan egitea beharrezkoa dela deritzote. Ikasturtean zehar hainbat ikastetxetan hitzaldiak ematen ibili diren arren, gai hauen inguruan sakonean jarduteko aprobetxatzen dute prebentzio kanpaina honetan.

Uztaileko azkeneko egunean Harri Beltzak antolatuta, Done Eztebe Parrokian egiten den kontzertua klasiko bat da dagoeneko. 23 urte hauetan, bertan izan dira Ainhoa Arteta sopranoa; Josu Okiñena pianista; Kaabestri Ensemble taldea; Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador bikotea; Kirkit Ensemble eta goi mailako beste musikari eta abeslari asko. Aurten, KUP Taldea izango da protagonista.

Euskal Herriko txoko ezberdinetako pertsonek osatzen dute abesbatza eta 19 eta 60 urte bitarteko jendearen ahots ederrak biltzen ditu. Atzerrian, musika esparru honetan, gure herriaren ordezkari nagusia da. Kalitatea erdiestea dute helburu, horretarako, errepertorio zabal, konplexu eta zorrotzak interpretatzen dituzte, ezaugarri nagusi batekin betiere: garai edota estilo bakoitzari zor zaion errespetua nahiz fideltasuna bere horretan mantentzea.

Aurreko guztia uztartzeaz arduratzen dena, Gabriel Baltes maisua da, KUP Taldearen bihotza, taldea sortu zen unetik hor dirauena. Diotenez, bera da orain arteko ibilbidean zehar nazioarteko lehiaketa eta festibaletan hamaika sari lortzearen arrazoi nagusietako bat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios