SOMPORT-LESCUN ZEHARKALDIA BURUTU DUTE GIRIZIAKOEK

SOMPORT-LESCUN ZEHARKALDIA BURUTU DUTE GIRIZIAKOEK

Pasa den asteburuan, Piriniotara joan ziren Girizia Mendi Taldeko kideak, Senda Camilleri dagokion Somport eta Lescun arteko zeharkaldia egitera, bi egunetan. «Hogeita hamar lagun elkartu ginen eta primerako asteburua pasa genuen», zioten mendizaleek. Uztailean ere bi eguneko irteera iragarri dute, berriz ere Pirinioetara. Taillon-Gabietos izeneko mendi puskak igoko dituzte, hiru mila metroko tontor aski ezagunak.