'Sexualitatea eta diafreoa' tailer berezia egingo da bihar

GOIZARINOIARTZUN.

Kris Nogales eta Gurutze Irazustaren eskutik, sexualitatea eta diafreoa landuko duen tailerra izango dugu Oiartzunen bihar, uztailak 13an. Goizeko 10:00etan hasiko da eta bazkaltzeko tarte bat hartu ostean 16:00etan jarraituko dute 20:00ak arte. Nork bere bazkaria eraman behar du eta arropa erosoa soinean.

Tailer honen helburua da, batetik, sexualitatea bere osotasunean ezagutzea, eta bestetik, diafreoaren bitartez norberaren gorputza hobeto ezagutzea. Gorputza lantzeko, arnasketa eta luzaketa ariketak egingo dituzte.

Antolatzaileek gazte jendea animatu nahi izan dute, landuko dituzten gaien inguruan jakiteko adin garrantzitsua baita.

Uztailaren azken asteburuan eta abuztuaren lehen asteburuan tailer gehiago eskainiko dituzte. Egun osoko prezioa 30 euro izango da.

Izena emateko, telefono zenbaki hauetako batetara deitu beharko da: 630 57 93 58 (Kris Nogales) eta 617 58 40 95 (Gurutze Irazusta).