Sarnaren kontrako bainuak

Sarnaren kontrako bainuak

Asteburuan, Oiartzungo Ingurumen sailak ardientzako sarnaren aurkako bainuak eskaini dizkie herriko artzainei. Bi izan dira bainuak emateko hautatutako lekuak, Kauso eta Zaldin Gaina. Udal ordenantzaren arabera derrigorrezkoa da ardiak gaitz honen aurka bainatzea. Horrenbestez, ia 500 ardik hartu dute gaixotasuna ekiditeko bainua.