Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ibargain musika eskolakoak asteazkenean atera ziren kalera. GARAÑO
Santa Zezilia ospatuko dute gaur

Santa Zezilia ospatuko dute gaur

Txistulariak, plaza dantzak eta Lartaun abesbatzaren saioa izango dira

GARAÑO

OIARTZUN.

Domingo, 25 de noviembre 2018, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Musikarion zaindariaren eguna dela eta hainbat ekitaldiren ospakizuna izango da herrian. Pasa den asteazkenean Ibargain musika eskolakoak kalera irten ziren kantatzera eta gaur, azaroak 25 honako ekintza hauek antolatu dira: goizeko 9tan diana Elizalde auzoan zehar Santa Zezilia doinua joaz Lartaun txistulari taldearen eskutik, Herri Musika Eskolako ikasleen laguntzaz.

Eguerdiko 12:00etan, hileroko plaza dantzen saioa Heltaren eskutik eta Lartaun Txistulari Taldeak zuzeneko musikaz lagunduta.

Ondoren, 13:00ak aldera, Lartaun Abesbatzaren saioa, amaieran txistularien laguntzaz hainbat pieza joko direlarik.

Ikasle Gela 22ak arte irekita

Ikasle Gela bihartik aurrera eta urtarrilaren 31 arte 09:00etatik 22:00etara egongo da irekita astelehenetik igandera.

Data horien barruan suertatu daitezkeen ekintza kultural eta bileretarako itxi daiteke, baina kasu horietan aldez aurretik abisua jarriko da Ikasle Gelan bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios