Saharako bost haur iritsi dira herrira uda igarotzera

Saharako haurrek udalekuetan parte hartzen dute. / GARAÑO
Saharako haurrek udalekuetan parte hartzen dute. / GARAÑO

Tindufeko basamortutik etorri dira abuztuaren 25a bitarte

GARAÑO OIARTZUN.

El-Watan (Sahararen aldeko Oiartzungo elkartea) eta Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, aurten ere urtero bezala, gure herrira bost haur saharar etorri dira uda honetan, uztaila eta abuztua igarotzera. Ekainaren 25ean iritsi ziren eta abuztuaren 25a bitarte gure artean izango dira.

Bi hilabete hauetan hemengo bost familietan izango dira, osasun azterketak egingo dizkiete, kultura eta biziera trukatuko dute, guretzat eta haientzat onura sortuz.

El-Watanek jakinarazi duenez, kanpamenduetan, desertuan bizi diren haur horientzat oso garrantzitsuak dira bidaia hauek. Izan ere, batetik, medikuen errebisioa egiteko aprobetxatzen dute. Kontuan izan behar da, desertuko bizi baldintza gogorrek -eguzkia eta hondarra- haurrei begi eta belarrietan kalteak eragiten dizkietela. Bestetik, hemen bi hilabeteetan jasotzen duten elikadura hurrengo hilabeteetarako lagungarri izaten zaie. Kontuan hartzekoa da ere, udako hilabeteetan, desertuan 40 gradutik gorako tenperatura izan ohi dutela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos