Rafael Pikabeako kirol pista berritzeko lanak hasi dira

Zelaiaren ingurua eta pista bera berrituko dituzte. /  GARAÑO
Zelaiaren ingurua eta pista bera berrituko dituzte. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Rafael Pikabeako kirol-pista eta ingurua berritu eta txukuntzeko lanak hasi dira. Gradak konpondu; Madalenso pilotalekuaren eta kirolgunearen arteko eremua saneatu; kirol pista eta ingurua berritu, eta baranda jarri; eta iturria jarriko da.

Lan hauek egingo zirela Elizaldeko auzo batzarrean jakinarazi zitzaien auzotarrei. Proiektuko eskaeretako batzuk, hain zuzen ere, auzotarrengandik heldu dira Udalera.

Lanek bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak 287.300 euro bideratuko ditu lan hauetara.

Konzentrazioa

Emakume bat erail du bikoteak Iruñean eta gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaur. Oiartzunen, Doneztebe Plazan izango da iluntzeko 19:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos