Punturik gabe itzuli dira herriko talde gehienak

Ohorezko erregional taldeak ezin izan zuen Mondragon garaitu etxean. /  GARAÑO
Ohorezko erregional taldeak ezin izan zuen Mondragon garaitu etxean. / GARAÑO

Mondragonen aurka 0-1 egin zuten Ohorezko erregional taldeko jokalariek etxean

GARAÑO OIARTZUN.

Ohorezko erregional taldeak etxean jokatu zuen arren, zaleen animoak ez ziren nahikoak izan eta Mondragonen aurka 0-1 egin zuten. Hamaikakoa honakoa izan zen: Orokieta, Sistiaga, Salazar (M.83, Ander Gonzalez), Loperena, Marin, Del Poz, Manzisidor, Lapazaran, Apaolaza (M.59, Aranburu), Iñigo Gonzalez (M.67, Eñaut) eta Izagirre (M.71 Iribarren) . Herriko taldeak gola aukera batzuk izan zituen arren ez zuten asmatu eta Mondragonek penaltia izan zuen alde eta gol horrekin garaipena eskuratu zuen.

Neskek, aldiz, puntu bat lortu zuten behintzat Pradejonen aurka 1 eta 1eko emaitzarekin. Ainhoa Rodriguez, Nagore Isasa, Nerea Abancens, Udane Olaziregi, June Muxika, Ane Etxebeste, Amaia Iribarren, Begoña Garcia (m. 89, Adriana Nanclares), Malen Moran, June Urra eta Udane Etxebeste (m.77, Haizea Bergua) izan zen zelairatutako hamaikakoa eta gola Begoña Garciak sartu zuen. Bigarren zatian garaipena eskuartean izan zuten baina berdinketarekin konformatu behar izan zuten.

1. erregionalekoak ere ez zuten irabazi Orereta Kafearen aurka. Ohorezko gazteek ere 4-3 galdu zuten Ekintzaren aurka. Koldo Mitxelena, Xabier Eizmendi eta Danel Garciak golak sartu zituzten arren, ez zen nahikoa izan.

1. gazteek, berriz, 4-2 irabazi zuten Behobiaren aurka. Oso partida ona egin zuten eta golegileak Mateo Bacchi, Iñigo Mitxelena, Kimetz Toledo eta Anes Huremovic izan ziren.

A taldeko 1. Kadeteek ere 0-9 irabazi zuten Orereta Kafearen zelaian. Oihan Argaiz, Urtzi Noble, Eneko Bordes, Aitor Elgeta, Beñat Vargas eta Ekain Seinek (4) sartu zituzten golak. B taldeko 1. Kadeteek ere Orereta Kafearen bisita jaso zuten etxean baina ez zuten punturik lortu. 1-3 izan zen azken emaitza eta etxekoen gola Hugo Muñozek sartu zuen.

A taldeko haurrek C taldeko Oiartzungo haurren aurka jokatu zuten eta sekulako egurra eman zieten. Azken emaitza 20-0 izan zen eta honakoak, berriz, golegileak: Oskitz Lekuona, Aner Gogortza (2), Ekhi Astibia (2), Alain Artetxe (3), Enaitz Ilarregi (4), Aimar de Marcos (4) eta Ekain Sagarna (4). B taldeko haurrek ere irabaztea lortu zuten Beti Gazteren aurka 0-1 Zumai Mitxelenaren golari esker. Haur Txikiek ezin izan zuten Antiguoko garaitu etxean eta 1-3 amaitu zen partida. Gola Iurgi Arbelaitzek sartu zuen. Euskal Ligako neskek Derion jokatu zuten eta bana egin zuten. Naroa Susperregi sartu zuen oiartzuarren gola. Eta territorialeko neskek Mutrikuren zelaian 4-0 galdu zuten.

Asteburuko kartelera

OKEko neska mutilek datorren asteburuan jokatuko duten partiden kartelera: larunbata, 15 OHO. Gazteak Oiartzun -Touring 17:45ean; 1. haurrak B Oiartzun -Gure Txokoa 12:30ean; 1. haurrakC Oiartzun-Orereta Kafea 10:30; Urralde neskak Oiartzun -Urnieta 15:30ean; Haur-8 neskak Oiartzun-Allerru 9:00etan. Igandea 16, 1. Erregionala Oiartzun- Iraurgi Bosteko 17:45; 1. kadeteak A Oiartzun-Allerru 12:30.