Prosa eta poesiako sari banaketa asteartean

GARAÑO OIARTZUN.

Urteroko Prosa eta poesiako lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da astearte arratsaldean. Aurtengoa 31. izango da. Udaletxeko Areto Nagusian elkartuko dira 18:30ean. Orain arte Txerri Egunean ospatu izan den arren, Xabier Leteren urteurrenarekin bat egitea egoki irudituta, Hitzen lihoak data aldatzeko proposamena egin zion Euskara Batzordeari. Batzordeak begi onez ikusi zuen eta era horretan, gainera, herritar gazteagoekin transmisio lan bat egingo da. Beraz, lehiaketako irabazleek, haien familiek eta herritarrek lan sarituak entzuteko eta ikusteko aukera izango dute asteartean.

 

Fotos

Vídeos