Prosa eta Poesia lehiaketara lanak aurkeztu ditzateke 18 urte arteko haur eta gaztetxoek

Aurten sari banaketa abenduaren 4an egingo da./GARAÑO
Aurten sari banaketa abenduaren 4an egingo da. / GARAÑO

GARAÑOOIARTZUN.

Oiartzungo Udalak XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du. 8 eta 18 urte arteko oiartzuarrek (bertan erroldatuak) eta herriko ikastetxeetan ikasten dutenek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Lanek argitaragabeak eta euskaraz idatzitakoak izan behar dute. LH 3 eta 4. mailako lanen kasuan izan ezik (hauek eskuz bakarrik onartuko dira), ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira: A4 neurrian, 1,5 lerroartearekin eta ARIAL 12 letra eta tamainan. Gaia librea izango da eta luzerari dagokionez, prosan gutxienez bi orrialde eta gehienez hiru izango dituzte lanek. Poesian, berriz, 24 lerro gutxienez eta gehienez, bi orrialde.

Lan bakoitzaren bi kopia aurkeztu beharko dira Euskara zerbitzuan edo udaletxeko harreran, urriaren 30a arte. Lanaren lehenengo orrialdean izengoitia jarriko da eta kanpoan izengoitiarekin identifikatutako beste kartazal batean datu pertsonalak: izengoitia; izen-abizenak; ikasmaila eta adina; ikastetxea; helbidea; telefonoa.

Sari banaketako data berria

Aurten, abenduaren 4an izango da sari banaketa, Xabier Lete poeta oiartzuarra hil zen egunarekin bat eginez

Guztira, 20 sari banatuko dira, 50 euro eta 120 euro artean. DBH 3. maila arte liburu eta materialetan gastatzeko txartelak jasoko dituzte sarituek. DBH 3. mailatik 18 urte artekoek, berriz, esku-dirua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos