Prosa eta poesia lehiaketak baditu saridunak

Saridunen familia argazkia eta Jokin Mitxelena marrazki bat egiten ekitaldian. /  GARAÑO
Saridunen familia argazkia eta Jokin Mitxelena marrazki bat egiten ekitaldian. / GARAÑO

Xabier Leteren heriotzaren urteurren egunean banatuko dira sariak aurrerantzean

GARAÑO OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu zituen asteartean. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak luxuzko gonbidatu baten laguntza izan zuten: Jokin Mitxelena ilustratzailearena. Era berean, Ibargain Musika Eskolako Haizea Lekuona, Amaia Mitxelena, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar musikariak arduratu ziten ekitaldiari soinu-banda jartzeaz. Aurten, abenduaren 4an izan da sari-banaketa, Xabier Lete poetaren heriotzaren urteurrenarekin bat egingo baitu sari-banaketak aurrerantzean.

LH 3. mailatik goiti, 18 urte arteko oiartzuarren narrazio eta poema onenak saritu dira. DBH 3. maila arteko irabazleek txartela jaso dute Urratsen liburu eta materialetan trukatzeko. Helduenek, berriz, eskudirua.

Epaimahaia hauek osatu dute: Pello Añorga Lopez ipuin-kontalari eta idazleak; Sohalge Arbelaitz Kortabarria irakasleak; Izar Azpiroz Iragorri matematikari eta irakasleak; Imanol Irigoien Aranberri poeta eta margolariak; Goiatz Labandibar Arbelaitz kazetari eta idazleak; Aingeru Palomo Zabala irakasleak; Marijo Telletxea Tolosa irakasleak; Intxixu AEK euskaltegiak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak.

Prosan sarituak hauak izan dira: Aiara Inciarte Cintero eta Mireia Sagarra Martin (1. saila); June Escano Urdanpilleta eta Maddi Mitxelena Iriondo (2. saila); Aritz Aparicio Pagadizabal eta Lorea Kortajarena Mugika (3. saila); Ekhi Astibia Getaria eta Lur Lopez Fraile (4. saila); Udane Ibarguen Karrera eta Eider Ormaetxea Romero (5. saila); Lur Gaztelumendi Beristain eta Josu Ibarguren Elosegi (6.saila). Poesian, aldiz, hauek izan saridunak: Lua Gonzalez Capelo eta Araitz Irastorza Urruzola (3. saila); Ane Garmendia Irastorza eta Lur Lopez Fraile (4. saila); Amaiur Aranburu Gorrotxategi eta Maren Elizetxea Castiñeyra (5.saila); Malen Elizasu Manterola eta Leire Ugartemendia Arruabarrena (6. saila).

 

Fotos

Vídeos