Programa banaketa egin zuten iturrioztarrek

Hainbat auzotar bildu ziren programa banaketara. / GARAÑO
Hainbat auzotar bildu ziren programa banaketara. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Iturriozko Santiyuk gerturatzen ari dira eta auzotarrek programak banatu zituzten etxez etxe ostiral arratsaldean. Auzoko gazteak eta haurrak elkartu ziren Festa Batzordeko kideekin batera eta urteroko auzoko buelta egin zuten etxe bakoitzean programa pare bat utziz. Horrela auzoko baserrietan eta etxe gunean aurtengo festen berri emanez. Arratsaldeko 16:00etan gelditu ziren beheko soroan eta handik abiatu ziren goruntz. Ondoren, afari merienda egin zuten.

Programa banatzearekin batera dirua bildu zuten, festa ederrak antolatu ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos