Preferentera igo da Erregional taldea

Preferentera igo da Erregional taldea

OKE-ko Ohorezko Gazteek Jubenil mailako Euskal Ligara igotzeko partida jokatuko dute Mondragonen aurka

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzun Kirol Elkarteko Lehenengo Erregional mailako taldeak Preferentera igotzea lortu du denboraldiaren amaieran. Koldo Fernandez OKEko lehendakariak igoera «garrantzitsua» dela esan du eta pozik agertu da. Hortaz, datorren denboraldian Gipuzkoako inguruko herrietako taldeekin jokatuko dute oiartzuarrek.

Era berean, OKEko Ohorezko Gazteek beste balentria egin dute. Izan ere, denboraldia amaitu dute taldeko txapeldunak moduan eta orain Mondragon taldearen aurka jokatu behar dute Jubenil mailako Euskal Ligara igotzeko.

Bestalde, OKEko Ohorezko Erregional taldeak Mondragon taldearen aurka jokatu zuen aurreko larunbatean eta 2-0 galdu Mojategi zelaian. Hamahirugarren minuturako aurreratu zen etxeko taldea, eta bigarren zatian, hobeto jokatu bazuten ere, erreakzioa berandu iritsi zen eta 63. minutuan bigarrena sartu zuen Mondrak. Honako hamaikakoa zelairatu zuen Auzmendik: Aiert Iñarra, Urko Etxebeste, Mikel Bengoetxea (Eñaut Fernandez, 59. m.), Eñaut Loperena, Dani Beamount, Iker Sistiaga, Iosu Bereau (Mikel Manzisidor, 59. m.), Pablo del Pozo, Xabier Eizmendi (Iñigo Gonzalez, 72. m.), Xabier Lapazaran (Kevin Tiati, 72. m.) eta Beñat Izagirre (Jon Mikel Mitxelena, 59. m.).

Lau partida daramatza Oiartzun taldeak garaipenarekin haserreturik. Berrogei eta bi punturekin, hamargarren koskara jaitsi da.Datorren larunbatean, hilak 11, Oiartzun taldeak Hernani izango du aurkari Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 16:15ean hasita.