Borrar
Arragua festa batzordeko kideak. ARGAZKIAK: BASTEROBERRI
Pilota partidak, toka txapelketa eta haur jolasak gaur  Arraguako festak agurtzeko

Pilota partidak, toka txapelketa eta haur jolasak gaur Arraguako festak agurtzeko

Ilunabarrean amaituko dira Irrien Lagunak taldeko pailazo, txokolate jana eta zezensuzkoekin

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 20 de mayo 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur amaituko dira Arragua auzoko festak, giro paregabean. Izan ere, eguraldi ona asko laguntzen ari da jaietan parte hartzera. Atzokoan, Haurtzaro Ikastolako bertsolariek eman zioten hasiera egunari. Jokin Irastorza, Josu Ibarguren eta Malen Frantsesenaren bertsoen ondoren Haurtzaro Dan-tza Taldeko dantzariek euren emanaldi polita eskaini zuten. Gero, herri bazkariak estimazio handia izan zuen. Auzotar gehientsuenak batera etxea utzi eta bazkarira eta tertuliara elkartu ziren auzoko frontoian. Auzo giroak eta umoreak bat egin zuten mahaiaren bueltan. Ondorengoak izan ziren bingoak, zozketak, sariak.... Eta arratsaldeko danborradarekin auzo osoa danbor hotsez bete zen. Zuriz jantzita eta danborra soinean, auzotarrek gogor astindu zituzten makilak.

Gaurkoa, berriz, izango da egunik handiena. Goizeko 09:00etan, meza ospatuko da. Gero, diana Oiartzungo Lartaungo txistulariekin. 10:30ean, pilota partidak hasiko dira Oiarperen eskutik. Herriko pilotari gazteak lehian ikusteko aukera aproposa. 11:00etan haur jolas parkea zabalduko dute, lehenengo saioan. Gero, 12:00etan haur jolasak eta tailerrak eta 12:30ean toka txapelketa hasiko da.

Arratsaldean, 15:30ean jolas parkea eta puzgarrien bigarren saioa. IV. Bizkotxo Lehiaketa izango da gero. Parte-hartzaileek 17:00etarako etxean egindako bizkotxoak aurkeztu beharko dituzte eta epaimahaiak erabakiko ditu zein diren aurtengo hiru onenak. Horren ondoren, Irrien Lagunak taldeko pailazoak izango dira. Largabista, Marikalambre, Martinber eta Tiritatxok 'Zatoz jolastera' ikuskizuna eskainiko dute. Azkenik, txokolate gozoa dastatuz eta zezensuzkoekin gozatuz amaituko dituzte aurtengo festak Arraguan. Despedida bikaina, ezbairik gabe!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios