Pello Añorgaren ipuin-kontaketa izango da ostiralean

GOIZARIN

Datorren ostiralean, Pello Añorga kontalari oiartzuarraren ipuin-kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, arratsaldeko 17:00etan. Saioa bi eta hiru urteko haurrei zuzendua egongo da. Hori dela eta, haur bakoitzarekin heldu batek saioan egoteko aukera izango du. Saiora garaiz heltzeko eskatzen zaie guraso eta haurrei, behin saioa hasita ezin izango baita aretora sartu. Era berean, kontaketa prestatuta dagoen adin-tartea errespetatzeko ere eskatu dute antolatzaileek.

 

Fotos

Vídeos