Pasaka txapelketako finalak gaur eta etzi jokatuko dira

Pasaka txapelketako finalak gaur eta etzi jokatuko dira

11:30etik aurrera, kontzejupean, kadeteak, emakumezkoak, herrikoia eta nagusiak jokatuko dute finaletako lehen saioa

GARAÑOOIARTZUN.

Asteazken eta ostegunean jokatu ziren pasaka txapelketako erdifinalak eta emaitza hauek lortu zituzten. Asteazkenean, hilak 25, lau partidu jokatu ziren: Benjaminetan, Iturain-Otaegi 9 / Bergara-Aranburu 2 eta Goñi-Oinatz 9 / Zapirain-Galardi 3. Nagusietan, berriz, Arzelus-Chiapusso 8 / Lizaso-Alvarez 13 eta Urbieta-Urbieta 13 / Esnaola-Esnal 8.

Ostegunen, hilak 26, aldiz, partida gehiago jokatu ziren. Hain zuzen ere, alebinen, infantilen, kadeteen, emakumezkoen eta herrikoen erdifinalak. Emaitzak honakoak izan ziren: Olaiz-Legorburu 1 / Otaegi-Leonet 9, Landa-Aranburu 8 / Goñi-Ruiz 10, Zalakain-Mitxelena 11 / Etxebeste-Etxebeste 1, Balerdi-Garzia 1 / Galdos-Larrarte 11 eta Loperena-Fernandez 11 / Beaumont-Marin 2.

Gaur igandea, uztailak 29, izango da finaletako lehen saioa. Kadeteak, emakumezkoak, herrikoia eta nagusiak izango dira lehian goizeko 11:30etik aurrera kontzejupean. Kadetetan, Zalakain-Mitxelena / Mitxelena-Iriarte bikoteak arituko dira; emakumezkoetan, Galdos-Larrarte / Tolosa-Otamendi; herrikoan, berriz, Retegi-Etxabe / Loperena-Fernandez eta, nagusietan, Arzelus-Chiapusso / Arotzarene-Alfaro.

Bigarren saioa, asteartean, uztailak 31, izango da, goizeko 11:30ean hasita, Iturriozko frontoian. Bertan, benjaminak, alebinak eta infantilak izango dira. Benjaminetan, Iturain-Otaegi / Goñi-Oinatz bikoteak, alebinetan, aldiz, Etxeberria-Aranburu / Otaegi-Leonet eta, azkenik, infantiletan, Etxeberria-Iriarte / Goñi-Ruiz bikoteak. Ea zer nolako erakustaldia eskaintzen duten, ziur ikuskizun bikaina gaur eta etzi bi frontoietan izango dela.

 

Fotos

Vídeos