Pasaia eta Paco Rabanneren arteko lotura ezagutzen

Paco Rabanne 1997an Pasaiara egindako bisitan./INACIO
Paco Rabanne 1997an Pasaiara egindako bisitan. / INACIO

Paco Rabanne fundazioak sortutako dokumentala ikusteko aukera egongo da eskualdeko euskaltegietan

GARAÑOOIARTZUN.

Paco Rabanne Fundazioak sortutako 'Pasaia imajinarioaren arrazoiak' dokumentalaren proiekzioak egingo dira aste hauetan Oarsoaldeko euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua, Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Pasa den astean bi saioa eman dituzte Lezon eta Errenterian. Lezon Oroitzene euskaltegian elkartu ziren astearte goizean eta Errenterian Xenpelar euskaltegian asteazken arratsaldean. Datorren astean, Oiartzunen eta Pasaian izango dira saioak. Oiartzungoa asteartean, hilak 20, eguerdiko 14:30etatik 16:00etara Intxixu euskaltegian. Eta Pasaiakoa, aldiz, Txirrita euskaltegian, asteazkenean, hilak 21, arratsaldeko 19:15etatik 21:15etara.

 

Fotos

Vídeos