Pala txapelketako partidak aste honetan

Gaur Leonet-Leonet eta Arruabarrena-Zabala bikoteak arituko dira

GARAÑO OIARTZUN.

Giriziako pilota sailak antolatzen du txapelketa eta kontzejupean izango da hiru egunetan. Astelehenean lau partida jokatu zituzten, hiru mutiletan eta bat nesketan eta honakoak izan ziren emaitzak: Aroztegi-Aroztegi 30 / Ganix-Alain 30; Maiza-Agirre 30 / Anne-Lara 12; Eskixabel-Zubeldia 30 / Miranda-Murgiondo 12; Flores-Bela 30 / Bilba-Iza 19.

Asteartean, berriz, partidu bakarra izan zen: Juanes-Hernandez 30 / Aranburu-Etxabe 5.

Gaur beste partida bat jokatuko da 20:00etatik aurrera, hain zuzen Leonet-Leonet / Arruabarrena-Zabalaren aurka.

Bihar, hilak 13 ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Aizpuru-Iradi / Azpiroz-Sistiaga bikoteak arituko dira kontzejupean.

Futbito txapelketa

Herenegun egin zuten zozketa eta jada taldeak eginak daude. Asteburuan izango da lehenengo jardunaldia eta bigarrena, aldiz, datorren asteburuan, uztailaren 21ean.

Izena eman duten talde gehienak oiartzuarrak dira, baina antolatzaileek aipatu dutenez, badaude kanpoko zenbait.

Talde hauek nahiko izen xelebreak jartzen dituzte eta aurtengoan ere ez dute huts egin, ikusi bestela: Green team; Potingam pasa; Txetxo; Rayo barbecano; Izarrak, K.O.B; Kabitxo; Umildat; Mixta eta ZT. Bi multzo egin dituzte A eta B. Hasieran ligaxka egingo dute eta ondoren, multzoetako lehenengo eta bigarrenak jarraituko dute aurrera.

Larunbatean, hilak 14, hasiko da txapelketa eta goizeko 10etatik arratsaldeko 19etara hamaika partida izango dira Elorsoro kiroldegian. Uztailaren 21ean jarraituko dute ordutegi berberarekin.

Ondoren, final erdiak uztailaren 28an izango dira eta azkenik, finala Xanistebanetan, abuztuaren 6an. Ea txapelketa ederra izaten den.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos