Pagoako garagardoak sarituak izan dira

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteburuan jokatu zen Garagardo Artisauen Nazioarteko Lehiaketa Bartzelonan. 157 garagardo motak hartu zuten parte eta baita herriko Pagoa garagardotegiak ere.

Lehiaketako garagardotegi onenaren saria lortu zuen, hain zuzen, Oiartzungo Pagoa garagardotegiak. Lehiaketaren zati honetan garagardotegi bakoitzak hiru garagardo aurkeztu behar zituen eta Pagoak lortu zuen lehen saria. Gorri red , Beltza stout eta Horia pilsner izan ziren garagardo irabazleak eta ohorezko koadroan sartu zituzten. Horrela, gorri eta zuriarekin ekarri zituzten etxera bi urrezko domina eta baita urrezko domina handia ere, beltzaren kasuan. Gorria eta horia pasa den urtean ere sarituak izan ziren.

 

Fotos

Vídeos