'Paeta zarrak erantzun' mahai-jolasa eskura daiteke

Lertxundi eta Toledo. / GARAÑO
Lertxundi eta Toledo. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak 'Paeta zarrak erantzun', Oiar-tzun eta oiartzuerari buruzko mahai-jolasa berriz salgai jarri dute.

20 euroan dago Urratsen salgai eta on-line ere eskatu daiteke (www.oiartzuarrenbaitan.eus). Txerri Eguneko artisau azokan (abenduak 15) ere salgai egongo da, Ttur-Tturren postuan.

Abenduaren 1ean, mahai-jolasaren lehiaketa egingo da udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan: Abaraxka ludotekak, Kuadrillategik eta Oihar-tzun Guk-ek talde bana osatuko dute.

Hala ere, egunean bertan parte hartzeko aukera izango da, aldez aurretik izena eman gabe.

 

Fotos

Vídeos