Otsailaren 3an, San Blas egunean, Abadiñora doaz Gazte Izanak elkarteko kide eta lagunak

GOIZARIN OIARTZUN.

Gazte Izanak elkarteko zuzendaritza batzordea buru-belarri ari da lanean ohitura onak ez galtzeko eta urte berria ibilaldi batekin hasteko. Horrela, otsailaren 3an, igandean, egingo den ibilaldian herriko erretiratuek Abadiñoko (Bizkaia) azoka bisitatuko dute. Irteera ordua 08:30ean jarri dute, Haurtzaro ikastolako aparkalekuan. Durangon egingo dute lehen geldialdia, Montorreta jatetxean gosalduko baitute. Gero, Abadiñoko azoka ospetsua ikusiko dute eta Aginagako sagardotegira joango da bazkaltzera. Senidetasun bazkaria 14:30ean hasiko da eta nahiko asti izango dute kantu-kantari aritzeko ere. Arratsaldeko 19:30ean abiatuko dira etxera.

Izena emateko epea

Izena emateko interesa dutenek, Gazte Izanak duen egoitzatik pasatu behar dute, otsailaren 1a bitarte. Goizeko 10:00etatik 12:00etara egoten da halako izapideetarako duten bulegoa zabalik, astegunetan. Bidaiak 35 euro balio du bazkideentzat, eta 40 euro, aldiz, ez bazkideentzat. Otsaila behar den bezala hasteko hitzordu polita Gazte Izanak elkarteak eskaintzen duena.