Organo kontzertua San Esteban parrokian, bihar

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo organozaleek antolatuta, bihar 12:45ean San Esteban parrokian organo kontzertua izango da Begoña Bergaretxe eta Manuel Cendoya organo jotzaile oiartzuarren eskutik. Eskainiko duten egitaraua: 'Lo ballo del granduca, Jan Pieterszoon Sweelinc ; 'Sortie fa nagusian', César Franck; 'Obertura eta finale', Georg Friedrich Haendel ; 'Voluntary in a minor', anonimoa (Ingalaterra); 'Marche', Louis Lefébure-wély; lau eskutarako 'Fuga (kv 401)', Wolfgang Amadeus Mozart; 'Pomp and circumstance 1 zen', Edward Elgar.