'Oporrak Bakean', Saharako haurrentzat udako familia berrien bila

GOIZARIN OIARTZUN.

El Watan Sahararen aldeko Oiartzungo elkarteak jakinarazi du udan Saharako haurrak etxean hart'Oporrak Bakean' programaren barruan kokatzen da eskakizun hori. Izan ere, 'Oporrak Bakean' programaren helburua da urtero, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan edo udalekuetan harreran hartzea.

Gogoratu basamortuan egiten duen bero izugarritik babesteko eta urtero behar dituzten mediku errebisioak egiteko baliatzen dela udako egonaldia, besteak beste. Horrela, programa horren bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkar bizitzeko aukera.

'Oporrak Bakean' udaz uda egia bihurtzeko harrera familia berriak behar dira. Zuk ere proiektuaren parte izan nahi baduzu eta familiako kide berri batekin uda ahaztezin bat pasatu, eman izena programan!

El Watanek jakinarazi duenez, kanpamenduetan, desertuan bizi diren haur horientzat oso garrantzitsuak dira bidaia hauek. Izan ere, batetik, medikuen errebisioa egiteko aprobetxatzen dute. Kontuan izan behar da, desertuko bizi baldintza gogorrek haurrei begi eta belarrietan kalteak eragiten dizkietela. Bestetik, hemen bi hilabeteetan jasotzen duten elikadura hurrengo hilabeteetarako lagungarri izaten zaie. Kontuan hartzekoa da ere, udako hilabeteetan, desertuan, 40 gradutik gorako tenperatura izan ohi dutela.

Bestalde, haur horiek guztiek beraien herria ez dute ezagutzen, jaio ezkeroztik beraien bizilekua, basamortuko kanpamentuak dira, ur eza, beroa, janari eskasia, sirokoa... hau da beraien eguneroko bizitza. Esan beharra dago egoera hau Estatu espainiarrak utzitako herentzia dela eta gaur egun Marokoren menpe jarraitzen dutela nahiz eta ONU berak onartu herri honek duen izaera propioa herri izateko.

Egoera honek bultzatuta, elkarteko lanetako bat zera da: haur hauek udan gure artean egotea. Horretarako prest dauden familiari gonbidapena luzatu nahi diete izena eman dezaten. Kontaktuan jartzeko telefonoak hauek dira: El Watan elkartearena, 605 713 692.