Ondarearen Mahaiaren bilera informatiboa burutu da

GOIZARINOIARTZUN.

Atzo Ondarearen Mahaiak bilera burutu zuen, udaletxean 18:00etan. Bertan, Miren Amoriza teknikariak Oiartzungo ondarearen argitalpenak biltzeko Udala prestatzen ari den webgunearen egoeraren berri eman zuen.

Bestalde, urrian Ondarearen Europako Jardunaldien harira Gipuzkoan egingo diren Ondarea Plazara jardunaldien baitan Oiartzungo Udalak herrian antolatuko duena ere aurkeztu zuen Amorizak.