Olarri, Elizalde eta Haurtzaro Dantza Taldeen emanaldia izango da Katalunian

Elizalde dantza taldekoak ere Katalunian izango dira. /  GARAÑO
Elizalde dantza taldekoak ere Katalunian izango dira. / GARAÑO

Banyeres del Penedèseko Esbart Santa Eulaliak antolatutako II Mostra de Danses Tradicionals jaialdian hartuko dute parte

GARAÑO OIARTZUN.

2014tik hona, Banyeres del Penedès (Catalunya) eta Oiartzungo hainbat kultur taldeen arteko elkartrukeak izan dira. 2017an Oiartzunen izan ziren lehen aldiz Esbart Santa Eulaliako dantzariak. Aurten, dantza talde honen 35, urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekimenetako batean, II. Mostra de Danses Tradicionals jaialdian, parte hartzeko gonbidapena egin zuten urte hasieran.

Jaialdian Esbart Santa Eulaliaz gain, oiartzungo hiru dantza taldeen ordezkaritzarekin batera izango da Ballet Joventut de Perpignan.

Lehen aldiz, Oiartzungo Olarri Dantza Taldea, Elizalde Dantza Taldea eta Haurtzaro Dantza Taldea batera izango dira herriaren ordezkari dantza jaialdi batean.

Jaialdian parte hartzeaz gain, Amadeu Benach Banyeres del Penedèseko alkatearen eskariz, Oiartzungo Dantza Taldeek Josep Cañas eskulturgilearen arrantzalea eskulturaren inagurazioan hartuko dute parte.

Elkartruke honen antolaketan dantza taldeez gain, Oiartzun-Banyeres del Penedès senidetza lantzen ari den lantaldeko kideak ari dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos