Olarri Dantza martxan berriro

Talde giro ederra sortu dute eta gaztetxoak gogoz sartu dira taldean. /  GARAÑO
Talde giro ederra sortu dute eta gaztetxoak gogoz sartu dira taldean. / GARAÑO

Entseguak astean bitan egiten dituzte, astelehen eta larunbatetan

GARAÑO OIARTZUN.

Ikasturte berriarekin batera Olarri Dantza taldekoak hasi dira entseguekin. Aurreko urteetan aurrera jarraitzeko arazoak eduki ondoren, pasa den ikasturtean 10 bat dantzari elkartu ziren eta hainbat helburu markatuta taldea berriro osatu eta aurrera jarraitzea erabaki zuten. Horrela Oiartzungo proiektu ezberdinetan ekarpenak eginez motibazioa biltzen hasi ziren eta aurten, zorionez, Haurtzaro eta Elizalden dantza bukatu duten dantzariak Olarrira hurbildu dira eta taldea inoiz baino indartsuago dago.

Kurtso hasieran Kataluniako Banyeres del Penedes herrian izan ziren bertako jaialdi batean parte hartzen. Horren ondoren, 'Motxila gora!' erakusketan irekiera ekitaldian koreografia bat asmatu zuten. Gainera, pasa den asteburuan ere Gasteizen izan dira Euskal Herriko Dantzari egunean Gipuzkoa errepresentatzen. Taldeko dantzariek adierazi dutenez, orain euskaraldiko koreografiarekin hasiko dira buru belarri.

Entseguak astean bitan egiten dituzte, astelehen eta larunbatetan. Astelehenetan 19:00etatik 21:00etara elkartzen dira eta larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Entsaiatzeko lokala Karaez kalean dago.

Aurten talde giro ederra sortu dutela adierazi dute eta indarrarekin eta oso gogotsu daude aurrea egiteko eta sortzen diren proiektu ezberdinetan parte hartzeko. Herriko dantzariak animatu nahi dituzte Olarrin parte hartzera, ateak irekita daude dantza maite duen ororen-tzat. 15-16 urtetik gorako herritarrak elkartu dira taldean eta taldekide berrien esperoan daude, aurten ere emanaldi ederrak aurreikusten baitituzte.

 

Fotos

Vídeos