OKEko taldeek puntuak ekarri zituzten etxera pasa den asteburuan

Ohorezko Erregional taldea Bergararen aurkako partidan./
Ohorezko Erregional taldea Bergararen aurkako partidan.

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburu honetan ere herriko futbol taldeek hainbat partidu izan zituzten eta emaitzekin konten agertu dira. Ohorezko erregional taldeak Bergararen zelaian irabazi zuen 0 eta 1 Mikel Manzisidorren golari esker. 1. Erregionaleko taldeak ere garaipena lortu zuen Antigua Luberriren aurka etxean. Emai-tza 4-0 izan zen eta golegileak Salaberria, Sagarzazu eta Noble (2) izan ziren. Ohorezko gazteak ere etxean 2-0 irabazi zuten Kostkasen aurka Kortajarena eta Garciaren golei esker. 1. Gazteak Hondarribiaren zelaian jokatu zuten eta 2-1 galdu zuten. Herrikoen gola Alkortak sartu zuen.

A taldeko 1. Kadeteek sekulako egurra eman zioten Touringi 0-7 irabazi ondoren. Golak Urtats Gelbentzu, Ekain Villanueva, Urtzi Noble, Unax Jimenez eta Xabier Aburuzak (3) sartu zituzten. B taldeko 1. Kadeteak, berriz, 0-2 galdu zuten San Marcialen aurka.

Haur txikiek ere irabazi egin zuten Behobiaren etxean Jon Imazen golari esker. Euskal Ligako neskek ezin izan zuten Tolosa garaitu eta azken emaitza 1-4 izan zen. Etxekoen gola Ohiana Celiguetak sartu zuen.

Territorialekoek Mutrikuren bisita jaso zuen etxean eta 0-4ko emaitzarekin bukatu zen partida. Ohorezko neska kadeteek ere ezin izan zuten Eibar garaitu etxean eta 0-6 galdu zuten. Ohorezko haur neskek berdinketa lortu zuten Zarautzen Eiderren golari esker eta azkenik, areto futbolekoak ere irabazi egin zuten. 0-2 gailendu ziren Gure Txokoaren aurka Romain Larralde eta Iker Inziarteren golei esker. Areto futbolean baita ere, Oiartzungo beste bi taldek jokatu zuten: Power Rangersek eta Miren Tabernak. Biek garaipena lortu zuten. Lehenak Ataun Troskaetaren aurka 2-1 irabazi zuen eta bigarrenak, aldiz, gol festa ikaragarria eskaini zuen Elorsoron Arantzazuko Ama Aluminios Donostiren aurka 21-1 irabaziz.

 

Fotos

Vídeos