OKEko taldeak bikain asteburuan

OKEko neskak igandean jokatutako partidaren aurretik. / GARAÑO
OKEko neskak igandean jokatutako partidaren aurretik. / GARAÑO

Ugaldetxon jokatuko dituzte datorren larunbat eta igandean sei partida herriko jokalariek

GARAÑO OIARTZUN.

Talde guztiek emaitza onak lortu ez arren, positiboki baloratu dute asteburua eta puntu batzuk eskuratu ahal izan dituzte taldeek. Ohorezko erregionalen taldekoek 4-1 irabazi zioten Hondarribiari Eñaut Loperena, Mikel Manzisidor eta Manex Apaolazaren 2 golei esker. Neskek, aldiz, berdinketa lortu zuen etxean Bizkerreren aurka eta Enara Louvellik sartu zuen buruz puntua eskuratzeko gola. 1. Erregionalekoek ere, bana berdindu zuten Irauli Bosteko taldearen etxean. Golegilea Aitzuri Noble izan zen. Ohorezko gazteak hiru puntu eskuratu zituzten Trintxerperen zelaian Xabier Eizmendiren golarekin. 1. Gazteek, berriz, ezin izan zioten San Marciali etxean irabazi eta 1-2ko emaitzarekin konformatu behar izan zuten. Etxekoen gola Asier Santamartak sartu zuen.

B taldeko 1. Mailako kadeteak egurra jaso zuten Touringen aurka, 7-0 galdu baitzuten. Haur txikiek ere galdu egin zuten 0 eta 1 eko emaitzarekin.

Euskal ligako neskek ere ezin izan zuten Arratiaren aurka ezer egin eta 4-0 galdu zuten. Territorialak, aldiz, Intxaurreren zelaien jokatu zuten eta hiru puntuak etxera ekarri zituzten. 1-3 izan zen azken emaitza eta golak Sara Perezek, Maialen Eusebiok eta Joane Sarriesek sartu zituzten. Ohorezko neskek ere emaitza berdina lortu zuten Hernaniren aurka eta golegileak Janire Perurena, Irene Juregi eta Irati Sanzberro izan ziren.

Azkenik, areto futbolean berdinketa lortu zuten oiartzuarrek Clinica Dental Aldazen aurka. Eneko Lopez, Romain Larralde eta Oskitz Saizarrek sartu zituzten herrikoen golak.

Datorren asteburuan 6 partida jokatuko dira Ugaldetxon. Larunbatean, partida guztiak anexon jokatuko dira. Goizeko 11:00etan ohorezko neska kadeteak Oiartzun- Eibar izango da lehenik, ondoren 13:00etan 1. kadeteak b Oiartzun -San Marcial. Eguerdian, berriz, lurralde neskak Oiartzun- Mutriku arratsaldeko 15:30ean ariko dira, 1. erregionala Oiartzun -Antigua Luberri 17:30ean eta ohorezko gazteak Oiartzun-Kostkas 19:30ean. Igandean, euskal liga neskak Tolosaren bisita jasoko dute 17:30ean.

 

Fotos

Vídeos