Jokalariak Edorta Fernandezekin batera garaipena ospatzen. GOIZARIN
Oiartzun

OKEko Ohorezko Erregional taldeak garaipen bikaina lortu du Amaikak Bat taldearen aurka

1-2 irabazi dute Edorta Fernandezen jokalariek, eta urrezko hiru puntu ekarri dituzte etxera

GOIZARIN

Martes, 26 de abril 2022, 00:04

Mailari eusteko bidean, OKEko Ohorezko Erregional taldeak urrats garrantzitsua eman zuen pasa den larunbatean, Errotazar zelaian. Bai ala bai Amaikak Bat taldea mendean hartu behar zuen eta baita lortu ere. Izan ere, aurkari zuzen baten kontra lehiatu zuen eta 1-2 hartu zuen mendean.

Publicidad

Edonola ere, partida ez zen ongi hasi Fernandezen jokalarientzat, 11. minutuan Jon Mikel Mitxelenak haren atean sartu baitzuen baloia. Hala ere, 32. minutuan berdintzea lortu zuten, Mikel Mitxelenaren golari esker. Izan ere, oiartzuarren asmoa partida irabaztea izan baitzen. Eta horren seinale 87. minutuan Lapazaranek buruz sartu zuen oiartzuarren garaipeneko gola.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Fernandezek, Deban: Muguruza, Jon Mikel Mitxelena, Mikel Mitxelena, Eñaut Fernandez, Iraola, Mikel Aranburu, Xabier Eizmendi (Lapazaran, 82. min.), Leonet, Aitzuri Noble (Xabi Díaz, 63. min.), Unai Kortajarena (Ibai Kortabitarte, 89. min.) eta Jon Perez (Salazar, 51. min.).

Mailari eusteko bidean, oiartzuarrek lanean gogor jarraitu beharko dute. Lau neurketa geratzen zaizkie aurtengo denboraldia amaitzeko. Heldu den larunbatean, hilak 30, izango dute hurrengo hitzordu garrantzitsua Mutrikuren aurka, Karla Lekuona zelaian.

Oiartzuarrak 18 taldeko sailkapenean 10. koskan daude orain, 38 punturekin. Gogoratu bost talde jaitsiko direla kategoriaz, eta lau nahiko seguru badira ere (Allerru, Euskalduna, Ordizia eta Real Union B) bosgarrena nor izango den ez dago hain garbi. Izan ere, lau talde daude lau puntuko aldearekin: Oiartzun, 38; Aloña Mendi, 37; Urola, 36; Añorga, 35, eta Amaikak Bat, 34.

Publicidad

Hortaz, heldu den larunbateko partida irabazi beharrekoa izango da, kategorian mantentzeko. Zaleen animoak ez daitezela falta Karla Lekuona zelaian.

Nesken garaipen handia

OKEko emakumeen talde nagusiak, berriz, Vicente Miera zelaian jokatu zuen Nueva Montaña taldearen aurka denboraldiko azken partida eta 1-6 hartu zuen mendean talde kantabriarra.

Oiartzungo taldea 0-2 irabazten jarri zen lehen zatian. Iñigo Cela entrenatzaileak lau aldaketa egin zituen bigarren zatirako, jokalari guztiak saritzeko. Eta nagusitasunez jarraitu zuten jokoan, lau aldiz zulatu baitzuten Nueva Montaña taldearen atea.

Publicidad

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Celak, Miera zelaian: Zorione Etxebeste (Uxue, 46. min.), Leire Manterola, Mireia Becerra, Miren Unzueta, Sara Rivero (Irati Etxeberria, 46. min.), Aiora San Miguel (Nagore Isasa, 46. min.), Ane Lopez de Heredia, Joane Korta (Amaia Irastorza, 46. min.), Bilbo, Ainhoa Lizaso eta Ane Mantxola.

Aurtengo liga amaituta, Oiartzungo nesken talde nagusiak bederatzigarren koskan bukatu du, 14taldeko sailkapenean. Hortaz, mailan jarraitzeko aukera izango du hurrengo denboraldian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad