Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Ohorezko Erregional taldeak garaipena lortu zuen. GOIZARIN
OKEko Ohorezko Erregional taldea adiskidetu da garaipenarekin

OKEko Ohorezko Erregional taldea adiskidetu da garaipenarekin

OKEko Ohorezko Jubenilak mailaz igo dira eta Euskal Ligan jokatuko dute datorren denboraldian

GOIZARIN

OIARTZUN.

Miércoles, 15 de mayo 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lau partida jarraian galdu ondoren, OKEko Ohorezko Erregional Taldea adiskidetu da garaipenarekin eta pasa den larunbatean 3-0 irabazi zion Hernani taldeari Karla Lekuona zelaian, zaleen gozamenerako.

Partidaren hasieran, lehendabiziko minutuak oso orekatuak izan baziren ere, etxekoak hasi ziren jokoaren jabetza hartzen. Gauzak horrela, Imanol Marinek hartu zuen aurrea, 20. minuturako. Etxekoen joko ona nabarmendu zen berriro 42. minutuan Iker Sistiagak bigarrena sartu zuenean. Bigarren zatia hasi bezain azkar oiartzuarrak euren aldea zabaltzeko gai izan ziren Pablo del Pozok 47. minutuan sartutako tantoari esker.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Auzmendik: Andoni Urruzola, Dani Beamount (Mikel Bengoetxea, 77. m.), Beñat Salazar, Eñaut Loperena, Imanol Marin, Iker Sistiaga, Eñaut Fernandez, Beñat Izagirre (Iosu Iribarren, 68. m.), Mikel De Alba, Pablo del Pozo eta Xabier Lapazaran (Kevin Tiati, 61. m.).

Berrogei eta bost puntu batuta, Oiartzun taldea zortzigarren koskan dago orain. Denboraldia amaitzeko bi partida besterik falta ez direnean, datorren asteburuan Mutrikuren aurka jokatuko du, San Miguel futbol zelaian. Mutrikuarrak seigarren koskan daude sailkapenean, berrogei eta bederatzi punturekin. Hortaz, partidu orekatua eta borrokatua izatea espero da.

Bestalde, OKEko Ohorezko Jubenilak mailaz igotzeko partida jokatu zuten pasa den larunbatean Zubietako zelaian. Eneko San Jose eta Unai Kortajarena jokalari oiartzuarren tantoei esker oiartzuarrek lortu zuten Mondragon taldea mendean hartzea (1-2) eta balentria horri esker datorren denboraldian Jubenil mailako Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratu dute.

Azkenik, OKEko 1. Kadeteak A taldeak Ohorezko Kadete mailan jokatuko du hurrengo denboraldian Tolosari 0-3 irabazi ondoren. Zorionak bi taldeei!.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios