Borrar
Datorren larunbatean oiartzuarrek Karla Lekuona zelaian jokatuko dute. GOIZARIN
OKEko Ohorezko Erregional taldeak puntu bat urratu du Hondarribian

OKEko Ohorezko Erregional taldeak puntu bat urratu du Hondarribian

Oiartzuarrek bana berdindu dute Hondartza zelaian, denboraldiko lehendabiziko berdinketan

GOIZARIN

Miércoles, 13 de febrero 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Denboraldiko lehendabiziko berdinketa OKEko Ohorezko Erregional taldearentzat. Izan ere, 1-1 berdindu zuten Irazustaren mutilek Hondartzan, Hondarribiaren aurka.

Partida hasi bezain agudo aurreratu ziren oiartzuarrak. Zazpigarren minutuan Eñaut Fernandezek tantoa lortu zuen, penaltiz. Baina hortxe bukatu zen dena. Izan ere, OKEko taldeak joko onarekin jarraitu beharrean denboraldiko partidarik okerrena burutu zuen. Nahiz eta azken koskan dagoen taldearen aurka jokatu zelaian ez zen desberdintasunik islatu eta 57. minutuan berdindu zuten etxekoek eta gaitz erdi ez zutela partida irabazi.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Irazustak, Hondartzan: Igor Orokieta, Jon Mikel Mitxelena, Mikel Bengoetxea (Urko Etxeberria, 84. m.), Eñaut Loperena, Dani Beamount, Iker Sistiaga (Ander Aranburu, 56. m.), Eñaut Fernandez, Iosu Iribaren (Unai Sixto, 82. m.), Ander González (Kevin Tiati, 54. m.), Pablo del Pozo eta Kevin Granda.

Bergara, hurrengo aurkari

Zazpigarren koskan daude orain Irazustaren mutilak, 34 punturekin. Heldu den larunbatean, hilak 16, Bergararen aurka jokatuko dute Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 15:30ean hasita. Lau koska beherago daude bergararrak, 27 punturekin. Lau partida jarraian galdu ondoren, mahoneroek indartsu irabazi zuten azken partida aurreko asteburuan (3-0 Real Unionen aurka). Oiartzuarrak, berriz, azken bi partidak galdu ostean, garaipenarekin adiskidetzen saiatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios