OKEko Ohorezko Erregional taldea Eibar Karla Lekuona zelaian gaur

Norgeiagoka borrokatua gaur Karla Lekuona zelaian. /  GOIZARIN
Norgeiagoka borrokatua gaur Karla Lekuona zelaian. / GOIZARIN

Seigarren koskan dago Oiartzungo mutilen talde nagusia eta ez dago amore emateko

GOIZARIN OIARTZUN.

Gaur arratsaldeko 15:30ean, OKEko Ohorezko Erregional taldeak liderraren aurka jokatuko du Karla Lekuonan. 41 puntu batuta, Eibar taldeak lanak emango dizkie Auzmendiren mutilei. Seigarren koskan dago Oiartzungo mutilen talde nagusia eta ez dago amore emateko, ez horixe. Izan ere, eibartarrek ez dute oso ongi hasi urte berria, galdu egin baitzuten bigarrenaren aurka aurreko astean. Partida borrokatua espero da Ugaldetxon.

Beste partidak

Gaur ere beste sei partida jokatuko dira Ugaldetxon: Ohorezko gazteak OKE-E. Mariño, 17:00etan; 1. Kadeteak A OKE-Aretxabaleta, 12:45ean; 1. Kadeteak B OKE-Behobia, 9:00etan; 1. Haurrak A OKE-Orereta Kafea, 15:00etan; OHO. Haur-8 Neskak OKE-Zarautz, 11:00etan; Haur 8 Neskak OKE-Trintxerpe, 11:00etan.

Bihar, berriz, hiru norgehiagoka izango dira: Alebina Hondarribia-San Marcial, goizeko 10:30ean; Alebina Mariño-OKE, eguerdiko 12:00etan eta Alebina B Pasaia KE-OKE, 12:15ean.

 

Fotos

Vídeos