OKEko mutilek ederki agurtu dute urtea

Ohorezko Erregional taldea oso konten joan da Gabonetako oporretara 3 puntuak lortuta. /  GARAÑO
Ohorezko Erregional taldea oso konten joan da Gabonetako oporretara 3 puntuak lortuta. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteburuan 2018ko azken jardunaldia jokatu zuten herriko hainbat taldek eta tarten ohorezko erregionalekoak, Mutrikuren aurka 3 puntuak lortu zituzten. Hamaikakoa Igor Orokieta, Iker Sistiaga, Mikel Bengoetxea (M.85, Unai Sixto), Pablo Del Pozo, Imanol Marin, Mikel de Alba (m.68, Aranburu), Eñaut Fernandez, Iosu Iribarren (m.66, Dani Beamount), Mikel manzisidor, Iñigo Gonzalez (m.75, Jon Mikel Mitxelena)eta Beñat Izagirre (m. 82, Beñat Salazar) izan zen ere golak Mikel Manzisidor eta Mikel de Albak sartu zituzten. Hasieran kanpoko taldea oso indartsu hasi zen eta oiartzuarrek aukera gutxi izan zituzten. Pixkanaka mutrikuarrak nekatzen hasi ziren eta etxekoak gehiago gerturatzen hasi ziren haien atera. Atsedenaldiaren aurretik 1-0 sartu zuen Manzisidorrek eta atsedenalditik buletan gauzak ez ziren asko aldatu. 2-0 eko emaitzarekin amaitu zen partida.

Neskek, berriz, Alavesen aurka jokatu zuten eta ezin izan zuten ezer egin, 0-4 galdu baitzuten. Honakoa izan zen zelairatu zen taldea: Adriana Nanclares, Ane Etxebeste, Nagor Isasa (m. 76, Udane Etxebeste), Nerea abancens, Enara Louvelli, Maria Granado (m.57, Maria Romeo), Leire Manterola, Enara Larrain (m.68, Maider garaiar), Begoña Garcia (m.61, Ainhoa Rodriguez), Amaia Iribarren eta Malen Moran. Partidu gogorra izan zuten aurretik eta talde arabarra golak sartzen ari zen arren, oiartzuarrek ez zuten burua jaitsi inongo momentuan.

1. erregional taldeak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen. Antigua Luberriren kontra jokatu zuen eta 2-2 izan zen azken emaitza. Oiartzuarren golak Mikel Altuna eta Aitor MItxelenak sartu zituzten. Ohorezko gazteak Vasconiaren etxean jokatu zuten eta nahiz eta Oier Etxabek gola sartu, ez zuen garaipenerako balio izan 1-2 amaitu zelako partida.

A taldeko 1. Kadeteak etxean jokatu zuten eta Ekain Seinen golari esker 3 puntuak lortu zituzten. A taldeko 1. Haurrek sekulako egurra eman zioten Hondarribiari etxean. 10-0ko emaitza lortu zuten gaztetxo oiartzuarrek. Golegileak Oier Elgeta, Ur Aristizabal, Aimar de Marcos (2), Oskitz Lekuona (2) eta Ekain Sagarna (4) izan ziren. B taldeko 1. Haurrak, ordea, San Marcialen aurka 4-0 galdu zuten. C taldeko 1. Haurrak ere 5-0 galdu zuten Touringen aurka. Haur txikiek Mariñoren zelaian jokatu zuten eta 1-3 irabaztea lortu zuten Ekain Telletxea, Oihan Corral eta Iker Kortajarenaren golei esker. Euskal ligako neskek Pauldarraken bisita jaso zuten eta 2-1 amaitu zen partida. Ane Oiartzabal eta Naroa Susperregik sartu zituzten golak. Territorialekoak Euskaldunaren zelaian jokatu zuten eta hiru puntuak etxera ekarri zituzten. 3-4 irabazi zuten Laura Lujan, Sara Perez eta Irati Huitziren (2) golei esker. Areto futbolean, azkenik, Jaixkiren aurka neurtu behar izan zituzten indarrak oiartzuarrek baina lezoarrak gehiago izan ziren eta 1-2 amaitu zuten. Gola Oier Morenok sartu zuen.

 

Fotos

Vídeos