OKEko Erregional taldeak 0-1 galdu du Bergararen aurka

Datorren larunbatean Karla Lekuona zelaian jokatuko dute. /  GOIZARIN
Datorren larunbatean Karla Lekuona zelaian jokatuko dute. / GOIZARIN

Emakumeek meritu handiko garaipena lortu dute Mulier mendean hartuta, Tajonarren

GOIZARIN

Irazustaren mutilek etxean sendo jardun ezinda jarrai-tzen dute, eta larunbatean 0-1 galdu zuten Bergararen aurka Karla Lekuona jokaturiko partidan. Oiar-tzuarrak jokoan sartu ezinik aritu ziren lehen zati osoan eta garesti ordaindu zuten ate aurreko ezina. Izan ere, bigarren zatia hasi bezain azkar aurreratu ziren mahoneroak korner bati etekin bikaina atera ondoren. Gero, Irazustaren mutilak saiatu ziren berdinketa lortzeko baina ez ziren fin ibili aurkariaren area inguruan. Azkenean, hiru puntuak Bergarak eraman zituen.

Emaitza honen ondoren Oiartzun seigarren postuan dago, 34 punturekin. Hurrengo asteburuan Zarautzen aurka jokatuko du, Zarauz zelaian. Aurkaria bi koska beherago dago, 33 punturekin. Zarautzeko jokalariek indartsu irabazi zuten azken partida aurreko asteburuan (0-2 Real Unionen aurka). Oiartzuarrak garaipenarekin adiskidetu behar dute lehenbailehen. Ea etxetik kanpo hasten diren okerrak zuzentzen.

Emakumeen garaipena

OKEko emakume nagusiek meritu handiko garaipena lortu zuten igandean Tajonar zelaian. Mulier taldearen aurkako partidan 0-2 nagusitu ziren Oiartzabalen neskak eta denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi zuten. Partida hasieran, nafarrak eta oiartzuarrak oso pareko ibili ziren jokoan eta bi taldeek izan zituzten aurreratzeko aukera politak. Nolanahi ere, partidaren bigarren zatian Oiartzun taldeak bi tanto sartu zituen, June Muxika eta Nerea Abancens jokalariei esker.

Hamabi puntu dituzte orain eta hamahirugarren koskan daude. Eta datorren larunbatean, hilak 23, sailkapeneko zazpigarren koskan dagoen Aurrera de Vitoria izango dute aurkari, Karla Lekuona zelaian (16:15). Ez da neurketa xamurra izango etxekoentzat, baina dena emango dute euren zalegoaren aurrean.