OKEko emakumezkoen taldea Donosti Masters CUP 6. edizioan

Txapelketaren amaieran, OKEko taldea sariarekin. / GOIZARIN
Txapelketaren amaieran, OKEko taldea sariarekin. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Pasa den asteburuan, OKEko emakumezkoen talde batek parte hartu du Donosti Masters Cup 2019 Futbol Beteranoko txapelketa Internazionalaren 6. edizioan. «Emakumezkoen kategorian, lehenengo fasean bost talde aurkeztu ginen: Eibar, Intxaurdi, Aztarnak eta Oiartzun talde euskaldunak eta Madrileko Olympia taldea», adierazi du Eli Lizasok, Oiartzun taldeko jokalariak. Taldeetan 35 urtetik gorako jokalariak bazeuden ere, «35 urtetik beheragoko bi jokalari sartzeko aukera zegoen», gaineratu du.

Pasa den larunbat goizean jokatu zituzten lau partida, Donostiako Anoetako Miniestadioan eta laurak irabazi zituzten Oiartzun taldeko jokalariek.

Lehen fasea amaitu ostean, Miniestadioko jantokian bildu ziren jokalariak indarrak hartzeko, non haien jokaldi eta emaitzez hitz egiteaz gain eguraldi paregabe batez gozatzeko aukera izan zuten.

Finala, berriz, Eibarren aurka jokatzea egokitu zitzaien eta nahiz eta hasierako fasea 1-0 irabazi , finalean 1-0 galdu zuten. Hortaz, Oiartzun taldeak bigarren postua eskuratu du Donosti Masters Cup 6. edizioan. Zorionak!