OKEko emakumeen taldeak puntuak batzen jarraitzen du

2-1 nagusitu da Berriozarren aurka, Karla Lekuona zelaian

GOIZARIN OIARTZUN.

Ezin hobeto jarraitzen du OKEko emakumeen talde nagusiak puntuak batzen; azken 12 puntutik 8 poltsikoratu ditu dagoeneko. Izan ere, 2-1 nagusitu zen aurkari zuzena zuen Berriozar taldearen aurka, Karla Lekuona zelaian. Horrela, denboraldiko laugarren garaipena eskuratu zuen, bigarrena etxeko zaleen aurrean.

Begoña Garciaren tantoari esker bigarren minuturako aurreratu ziren Oiartzabalen jokalariak eta etxekoek partida aldeko izan zuten lehen zati osoan. Bigarrenean, Itxaso Maizak zabaldu zuen oiar-tzuarren aldea. Baina Berriozarrek lortu zuen gerturatzea eta partidaren amaiera arte emozioa nagusitu zen Karla Lekuona zelaian. Azkenean, hiru puntuak etxekoentzat.

Jose Luis Oiartzabalek honako hamaikakoa zelairatu zuen Karla Lekuonan: Adriana Nanclares, Iraide Pejenaute (Udane Olaziregi, 78. m.), Ane Etxebeste, Nerea Abancens, Enara Louvelli, Maria Granado, Leire Manterola, Amaia Iribarren (Naima Blalet, 83. m.), Begoña Garcia (Irene Martin, 62. m.), Itsaso Maiza eta Malen Moran.

Hiru puntuak eskuratuta, Oiar-tzun taldeak bi puntura dauka orain hurrengo koska. Datorren asteburuan, aurkari gogorra izango du, Eibar hain zuzen ere.

Ohorezko Erregionala

OKEko Ohorezko Erregional taldeak, 1-0 galdu zuen Aretxabaletaren aurka pasa den igandean. Lehen zatian aukera politak izan bazituen ere, ez zuen asmatu eta bigarren zatian aurreratu ziren etxekoak oiartzuarrek bere atean gola sartuta.

Datorren larunbatean, hilak 16, Oiartzun taldeak liderraren aurka jokatuko du Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 15:45ean hasita. 60 puntu batuta, Anaitasuna taldeak lanak emango dizkie Auzmendiren mutilei. Nolanahi ere, oiartzuarrek 3-4 irabazi bazioten haren etxean, zer ez dute egingo Ugaldetxon. Partida borrokatua espero da.