OKEko emakumeen bigarren mailako taldeak denboraldiko azken partida jokatu du

Leire Manterola igandeko partidan. / GOIZARIN
Leire Manterola igandeko partidan. / GOIZARIN

Alavesek 7-2ko emaitzarekin jipoitu zuen talde oiartzuarra, Ibaia zelaian

GOIZARIN OIARTZUN.

Hogeitasei partida ondoren, emakumeen bigarren mailako ligak amaiera eman zuen pasa den igandean. Hortaz, hilaren 21ean OKEko emakumeen talde nagusiak denboraldiko azken norgehiagoka jokatu zuen Alavesen aurka, Ibaia zelaian. Etxekoek 7-2 jipoitu zuen Oiartzungo taldea. Izan ere, oso haserre zeuden pasa den astean lidergoa galdu zutelako Iruñan Osasunaren aurka.

Alavesek Oiartzun taldea erraz gainditu bazuen ere, lehen zatian oiartzuarrak aurre egiteko gai izan ziren eta tanto bakarra sartu zuten etxekoek. Bigarrenean, berriz, Gasteizeko erauntsiak mina eman zien oiartzuarrei eta beste sei sar-tzeko gai izan ziren nahiz eta OKEko Maria Granadok eta Nerea Abancens 'Napo'-k bi tanto eder sartzeko gai izan ziren.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Oiartzabalek: Leire Rodriguez, Iraide Pejenaute, Ane Etxebeste, Nerea Abancens, Enara Louvelli, June Muxika (Ohiana Celihueta, 63. m.), Leire Manterola, Maria Granado, Naina Blalet (Haizea Bergua, 63. m.), Itsaso Maiza eta Malen Moran.

Hamazazpi puntu

OKEko emakumeen talde nagusiak hamazazpi punturekin eman dio amaiera aurtengo denboraldiari, lau garaipen, bost berdinketa eta hamazazpi porrotekin, hogeita hamalau tanto aldeko eta hirurogei eta sei aurkako.