Borrar

OKEko emakumeek 2-0 galdu zuten Osasunaren aurka

Mutilek ere porrota izan zuten, O eta 1 Hondarribiaren kontra

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 23 de enero 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan OKEko bi talde gorenek ez dute zorterik izan. Bigarren mailako neskek urtarrileko lehen asteburuan elurra zela eta jokatu ez zuten partida berreskuratu zuten ostiralean Iruñean. Ohorezko erregionaleko mutilek, berriz, Hondarribia hartu zuten etxean. Zeinek baino zeinek zorte txarragoa izan zuten.

Nesken taldea duela pare bat aste, hilaren 7an zehazki, Iruñera joan zen Osasunaren aurkako partida jokatzera. Baina, elurra zela medio partida jokatu gabe egin zuten buelta. Pasa den ostiralean, partida hura berreskuratzera joan ziren. Ilunabarrean jokatu zuten gorritxoen kontra.

Gogor atera ziren bi taldeak zelaira. Baina, Osasunakoek baloia sareratzeko zortea izan zuten. Horrela, 2-0 galdu zuten oiartzuarrek.

Erregionaleko mutilen taldeak larunbata arratsaldean jokatu zuen Karla Lekuona zelaian. Hondarribia hartu zuen etxean. Partida lasai samarra izan zen joko aldetik. Zelaia, egindako euri jasen ondorioz, lokaztuta zegoen eta baloia mugitzeko arazoak izan zituzten bi taldeek. Horrez gain, epaileak ez ziren oso ongi aritu.

Jokalarien eta zaleen artean izan ziren zenbait iskanbila. Nahiz eta ez zen deus larririk gertatu. Partidan zehar, bi taldeak gogor borrokatu ziren golagatik. Baina, azkenean hondarribiarrek izan zuten atera iristeko zortea.

Mutilen preferenteko taldeekin jarraituz, porrot gogorra jasan behar izan dute: 1-5 galdu baitute Eas 08 taldearen kontra. Mutiletako ohorezko gazteen taldeak Kostkas taldearen kontra jokatu zuen 1-0 galdu zuten. Lehen gazteek Gure Txokoren zelaian jokatu zuten, 6-0 galdu zuten hauek ere. Kadeteek Antigua Luberri hartu zuten etxean, hauek zortedun izan ziren mutilen taldeetan irabazi zuten bakarrak izan baitziren, 5 eta 0 irabazita. Lehen Kadeteei Behobiak 10 eta 0 irabazi zion. Lehen haurrek 0 eta 4 galdu zuten Trintxerperen kontra. Haur txikiek, berriz, 1 eta 0 galdu zuten Eibarren. Alebinek, berriz, Añorgaren kontra galdu egin zuten 12 eta 2. Areto futboleko OKEko taldeak 1-6 irabazi zion Alustiza taldeari.

Nesken taldeekin segituz, mutilak baino hobe aritu dira. Euskal Ligako neskek 2 eta 0 irabazi zioten Lakuari etxean. Territorial mailan bana berdindu zuten Hernaniarrekin.

Ohorezko neska kadeteek 0 eta 1 irabazi zuten Hondarribian. Neska kadeteek Zumaian 3 eta 0 galdu zuten. Haur-8ko neskek Alerru garaitu zuten 2 eta 4 Lezoko futbol zelaian. Alebinak, berriz, Añorgaren kontra galdu egin zuten 12 eta 2.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios