Borrar

OKEko bigarren mailako neskak seigarren postuan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 13 de marzo 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

OKEko bi talde gorenek ez dute irabazterik izan asteburu honetan. Ohorezko Erregionaleko mutilek 1-0 galdu zuten Ordiziaren kontra. Bigarren mailak neskek, berriz, bina berdindu zuten Añorgaren kontra.

Bigarren mailako neskek Añorgaren zelaian jokatu zuten pasa den asteburuan. Partida bide onetik hasi zuten, 2-0eko aldearekin iritsi ziren oiartzuarrak atsedenera. Bigarren zatiaren erdialdera partida iraultzen hasi zen baina. Añorgarrek partida berdintzea lortu zuten. Horrela bada, bi taldeak puntu bana irabazi zuten. Eta OKEko neskak seigarren postuan kokatu dira. Euskal Ligan Mariñoren kontra jokatu zuten, bana berdindu zuten. Territorial mailan Axularren kontra jokatu zuten etxean, 3 eta 0 irabazi zuten OKEkoek.

Ohorezko kadeteek Hernaniren kontra jokatu zuten, 2 eta 0 irabazi zuten oiartzuarrek. Kadete mailan Touringen aurka jokatu zuten, 1 eta 7 galdu zuten etxean. Haur 8 mailan, Hondarribiarrak hartu zituzten etxeko zelaian, 2 eta 3 galdu zuten. Alebinek, ordea, atsedenaldia izan zuten.

Ohorezko Erregionaleko mutilek Ordiziaren zelaian jokatu zuten. Sailkapeneko erregearen kontra jokatzekoak baziren ere, ez ziren kikildu oiartzuarrak. Gogor borrokatu ziren punturen bat etxeratzeko. Baina, aurkariak ongiegi aritu ziren eta ezin zitekeen izan. Partidu ona jokatu bazuten ere, 1-0 galduta bueltatu ziren etxera oiartzuarrak.

Preferenteko mutilek Ostadarren kontra jokatu zuten, 1-0 irabazi zuten OKEko mutilek. Ohorezko gazteek Hernaniren kontra jokatu zuten etxean, 5-1 irabazi zuten aldearekin. Lehen gazteek Allerruren kontra jokatu zuten, 0-3 irabazi zuten oiartzuarrek Lezon. Ohorezko kadeteek Hernaniren kontra jokatu zuten, 3-2 galdu zuten. Lehen kadeteek Hondarribiaren kontra jokatu zuten aurkariaren zelaian, 3-0 galdu zuten. Ohorezko haurrek Sporting Herreraren kontra jokatu zuten, 2-3 galdu zuten. Lehen haurrek Trintxerperen aurka jokatu zuten, 5-1 galdu zuten. Haur txikiek, berriz, atsedenaldia izan zuten.

Areto futbola

OKEko areto futboleko mutilek Teilatu Berriren kontra jokatu zuten, 3-5 irabazi zuten. Zaldibiako garaipenarekin laugarren postuan kokatzea lortu dute oiartzuarrek. Gizonen Gipuzkoako Bigarren Mailan Miren Tabernak Laskorainen kontra jokatu zuen, 8-6 irabazi zuten. Beste binako berdinketa lortu zuten Power Rangersekoek Aurreraren kontra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios