Oihartzun Guk gelditu gabe, udan ere ekintzak antolatzen ari dira

KOXKOOIARTZUN.

Festa ezberdinetara joateko autobus zerbitzua, liburu aurkezpenak, kontzertuak... ekintza ugari antolatu dituzte dagoeneko. Hala ere, deskantsatu ordez, lanean jarraitzen dute. Oraingoan, uda dela aprobetxatuz, asteartero telesail, pelikula nahiz dokumentalak ikusteko aukera eskaintzen dute Kataxulo Gaztetxean.

Guztiek ere, ongi pasatzeko helburua izateaz gain, gaur egungo gizartearen inguruan gogoeta, kritika egitera bultzatzeko xedea dute.

Gaur, dokumentala

'Chernobyl' telesaila jada ikusi zuten eta orain 'Utopia' ikusten ari dira. Horiez gain, gaur eskaintza berri batekin datoz 'Animalien erabilera Euskal Herriko festetan- Gurean' dokumentala ikusiko baitute, 19:30ean. Askekintzaren dokumentala da, lau urtetan zehar aktibista desberdinek grabatua Euskal Herri osoan. 22:00etan 'Utopia'ren 10.,11. eta 12. kapituluekin jarraituko dute.