Borrar
Paisaia zirraragarriz inguraturiko paga-motz apartak ikus daitezke. GOIZARIN
Oiartzun

Oieleku inguruan txangoa antolatu da datorren igandean 10:00etan

GOIZARIN

Igandea, 20 martxoa 2022, 00:02

Comenta

Hizkuntzaren eta izadiaren arteko lotura hertsia aitzakiatzat hartuta, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak txangoa antolatu du Oiartzunen, zehazkiro Oieleku inguruan, hilaren 26an. Nornahik egiteko modukoa da eta Luis Mari Zaldua Etxabe euskalariak gidatuko du.

«Hizkuntzak ikuspegia irudikatzen du eta paisaiak mintzaira eratzen. Izadiaren eta euskararen arteko lotura estua da, gurean, gizakiaren eta naturaren arteko elkarrekikotasuna ez delako atzo goizekoa, aspaldikoa baizik. Euskararen eta naturaren arteko harremanaren lekuko dira, adibidez, tokien izenak nahiz klimak eta urtaroen urtetik urterako gorabeherek izaki bizidunetan duten eragina biltzen duten errefrauak. Bestalde, azken urteotan 'hizkuntza ekologia' izenarekin ezagutzen den azterbideak gero eta indar gehiago du», azpimarratu dute antolatzaileek.

Hortaz, paisaiaren xehetasunak, lekuen deizioak, landareen izenak, urtaroei buruzko esaerak, koloreen ñabardurak, ahozko tradizioa, gizakiaren urratsa... horiek izango dira, besteak beste, bidean zehar erabiliko diren auzi edo gaiak.

Ingurumenarekiko errespetua ez ezik, natura ezagutzearen «erabilgarritasuna» azpimarratu nahi da, egunerokotasunean batik bat, horretarako nekazariek eta abeltzainek jakintza hori nola erabili duten ikusiz. Lurrari kasu egiten ikasten hasteko, ibilbidean zehar, izaki bizidunak eta kultur paisaiak ikusi ahala, gidariak azalpenak emango ditu, galde-erantzunak erabiliz. Abiapuntua eta helmuga Artikutza bidean dagoen Kausoko aparkalekua izango da eta geldiune nagusietariko bat Oieleku, paisaia zirraragarriz inguraturiko paga-motz apartak eta mairu-baratze zoragarriak dauden txoko benetan berezia.

Hiru orduko txangoa

Txangoak hiru bat ordu iraungo ditu eta bere prezioa 5 eurokoa izango da. Joan nahi duenarentzat, hitzordua goizeko 10:00etan da. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago eskuratzeko, arditurri@gipuzkoanatura.eus e-mailera idatziz, www.gipuzkoanatura.eus web orrian edota 943 495 069 telefono zenbakian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oieleku inguruan txangoa antolatu da datorren igandean 10:00etan

Oiartzun: Oieleku inguruan txangoa antolatu da datorren igandean 10:00etan