Oiartzurrek ez zuten hutsik egin!

600 lagunetik goiti bildu ziren bapo bazkaltzera Doneztebe plazan eguerdian. / ARGAZKIAK ARIZMENDI
600 lagunetik goiti bildu ziren bapo bazkaltzera Doneztebe plazan eguerdian. / ARGAZKIAK ARIZMENDI

Atzo 640 lagun elkartu ziren bazkaltzera, Doneztebe plazan |

GARAÑO OIARTZUN.

Oiartzuarrek topera bizitu dituzte aurtengo herriko festa nagusiak eta horiek iraun duten bost egunetan hamaika ekitaldi izan dira Oiartzungo kaleetan, eta atzo ere hala izan zen.

Xanistebanetako azken egunean herritar ugari animatu zen etxetik atera eta festetan parte hartzera. Arratsaldetik, kale guztiak jendez gainezka ikusten ziren, festa giroan. Gauean ere oiartzuarrek ez zuten huts egin eta afaldu ondoren asko eta asko animatu ziren Altxa Porrurekin dantzan aritzera. Txosnen gunean, ziurrenik, goizaldera arte zabalduko zen jaia.

Goizean goiz Kontzejupean zegoen hitzordua atzo. Esku pilotako finalak jokatu ziren, ikusmin handia sortuz. Gero, gaztetxoen danbor hotsak zabaldu ziren herriko kale nagusietan zehar. Segidan, erraldoien kale bueltan gustura ibili ziren hamarnaka oiartzuar, pozarren.

Eguerdian, berriz, kolore gorriz jantzi zen festako gunerik garran-tzitsuena, Doneztebe plaza. Hantxe 600 lagunetik goiti bildu ziren bapo bazkaltzera. Ederki gozatu zuten denek urtean behin egiten den festa handi horretan. Lehenik paella jan zuten eta gero arkumea. Ondoren, txarangarekin ederki ibili ziren dantzan, herriko kaleetatik barrena, umore ona bazter guztietan zabalduz. Ardi Latxa elkarteak ederki asmatu du beste behin ere, antolaketa bikainarekin. Parte hartzaileen merezitako txalo zaparrada jaso zuten ekitaldiaren amaieran.

Arratsaldean umeek izan zuten hain gustuko duten parkeaz gozatzeko parada. Aldi berean futbitoko txapelketen finalak ere jokatu ziren. Gauean, zezen suzkoak argitu zuen plazako iluntasuna. Azkenik, Altxa Porru taldearekin aurtengo xanistebanei agur esateko tenorea iritsi zen.

Ostegunean hasi eta astelehena bitarte haur, gaztetxo, gazte eta helduek ederki gozatu dute xanistebanetan. Izan ere, herriko Festa Batzordeak (39 elkartek osatzen dute) prestatuz. Orain herria, pixkanaka, bere onera etortzen hasi da: kaleak garbitu, eszenatokiak jaso... Balorazioa egiteko unea ere iritsi da.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos