Oiartzungo VIII. Pasaka eskuz txapelketaren azken emaitzak

Álvarez, Lizaso, Mitxelena (epailea), Chiapusso eta Arzelus. / KOXKO
Álvarez, Lizaso, Mitxelena (epailea), Chiapusso eta Arzelus. / KOXKO

KOXKOOIARTZUN.

Oiartzungo Txost Pilota elkarteak antolatuta, Oiartzungo VIII. Pasaka eskuz txapelketak aurrera darrai. Hona hemen aurreko asteazkenean jokatu ziren sei partiden emaitzak: Iturain-Otaegi 7/Getaria-Sanzberro 2; Apezetxea-Saavedra 5/ Zapirain-Mujika 7; Karrera-Goñi 7/ Zapirain-Mujika 4; Susperregi-Zapirain 9/ Aranburu-Zalakain 6; Etxeleku-Zabala9/ Kazabon-Kazabon 5; Beaumont-Marin 3/ Ugalde-Ugalde 9.

Ostegunean, hilak 18, Gipuzkoako eskuzko pasakako final aurreko partidak jokatu ziren Kontzejupean. Hona hemen emaitzak: Urbieta-Urbieta 13/ Esnal-Esnaola 4 eta Lizaso-Alvarez 13/ Arzelus-Chiapusso 7.