Oiartzungo VIII. Pasaka eskuz txapelketa, abian

Ziarreta, Amantegi, Mitxelena, Chiapusso eta Arzelus. / GOIZARIN
Ziarreta, Amantegi, Mitxelena, Chiapusso eta Arzelus. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Oiartzungo Txost Pilota elkarteak antolatuta, Oiartzungo VIII. Pasaka eskuz txapelketari aurreko asteazkenean eman zitzaion hasiera Kontzejupean, baita nagusien mailan Gipuzkoako V. txapelketari ere. Guztira, 36 bikotek parte hartuko dute.

Hona hemen aurreko asteazkenean jokatu ziren hiru partiden emaitzak: Lizaso-Alvarez 11 / Azpiroz-Mitxelena 3; M. Aranburu-Zalakain 4 / M. Kazabon-N.Kazabon 9 eta Retegi-Etxabe 9 / Beaumont-Marin 3.

Ostegunean, berriz, bost partida jokatu ziren honako emaitzak jaso zirelarik: Landa-Galardi 7 / Lasa-A. Aranburu 0; Etxeleki-Zabala 3 / Susperregi-Zapirain 9; A. Aranburu-Lizarazu 7 / Ugalde-Ugalde 9; A. Urbieta-J.Urbieta 11 / Arabiourrutia-Ziarrusta II 4 eta Arzelus-Chiapusso 11 / Ugarte-Ziarrusta I 5.

Aste honetan jarraipena izango du txapelketak eta beste bederatzi partida jokatuko dira. Gaurkoan, 18:00etan hasita: Apezetxea-Saavedra / Galfarsoro-A.Mitxelena; Fernandez-Loperena / M. Kazabon-N. Kazabon; Iraola-I. Mitxelena / Ugalde-Ugalde. Eta bihar, 17:00etan hasita: E. Aranburu-Arizabalo / Elizegi-Kortajarena; Landa-Galardi / Otaegi-Olaiz; M.Aranburu-Zalakain / Etxeleku-Zabala; Salaberria-Maia / Susperregi-Zapirain; Iraola-I. Mitxelena / Martin-A. Mitxelena, eta Esnaola-Esnaola / Azpiroz-Mitxelena.