Oiartzungo Turismo Bulegoa zabalik irailaren 2rarte

Herriko txokoak ezagutzeko aukera bikaina da uda garaia; Arditurri, Luberri eta Soinuenea prest daude bisitarientzat

GARAÑO OIARTZUN.

Fermiñeneko beheko solairuan dago Turismo Bulegoa eta herenegun ireki zituen uda denboraldiko ateak. Astelehenetik igandera egongo da irekita. Goizean, ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:00etara izango da. Irailaren 2rarte aukera dago Oiartzungo txoko politak ezagutzeko informazio bila joatera.

Oiartzungo museoak Arditurri, Luberri eta Soinuenea dira, eta, bertan, deskontu-txartelak eskuratzeko aukera dago. Modu honetan, museo horietakoren bat bisitatuz gero, beste bi museoetarako deskontuak lortuko dira.

Arditurri Museoa garai batean meategiko laborategia izan zen eraikinean kokatuta dago eta, bertan, Aiako harria Natura Parkearen historia ezagutu dezakete bisitariek.

Soinuenea, herri musikari buruzko zentroa da eta, bertan, hainbat proiektu dituzte: dokumentazio zentroa, herri musika eskola... Museoa, musika tresnen museoa da. Euskal Herriko eta mundu guztiko instrumentuak daude, guztira 400dik gora. Gainera, audio batzuen bidez entzun daitezke tresna guzti horiek.

Luberri, azkenik, Oiartzungo ikasgune geologikoa da eta, bertan, Oiartzungo nahiz Oarsoaldea bailarako ondasun geologiko eta paleontologikoak aurki daitezke.

Hiru museoak Ergoien auzoan daude eta honakoa da haien ordutegia:

Arditurri: asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Igande eta jai egunetan, 10:00-14:00.

Soinuenea: Asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 15:00-18:00.

Luberri: Asteartetik ostiralera, 09:30-14:00 eta 16:00-18:00. Larunbatetan, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos