Oiartzungo talde nagusiek ez dute punturik lortu

GARAÑO OIARTZUN.

Jardunaldi txarra Oiartzun Kirol Elkarteko bi talde nagusientzat. Ohorezko erregional taldeak 1-0 galdu zuen Elgoibarren. Oiartzuarrek zenbait aukera eduki arren, ez zuten atea zulatzea lortu eta enpatea urrun ikusi zuten azkenean. Hamaikakoa honakoa izan zen: Igor Orokieta, Jon Mikel Mitxelena, Beñat Izagirre (m.79, Aitzuri Noble), Pablo del Pozo, Imanol Marin, Iñigo Gonzalez, Ander Gonzalez (m.57, Josu Iribarren), Iker Sistiaga (m.37, Ander Aranburu), Manex Apaolaza, Mikel de Alba eta Xabier Lapazaran (m.82, Kevin Granda).

Neskek Añorgaren bisita jaso zuten eta haiek ere 0-1eko emaitzarekin konformatu behar izan zuten. Ainhoa Rodriguez, Enara Louvelli, Udane Etxebeste (m.64, Nagore Isasa), Nerea Abancens, Udane Olaziregi (m.69, June Muxika), Maria Granado (m.64, Enara Larrain), Leire Rodriguez (m.83, Begoña Garcia), Maria Romeo, Leire Manterola, Amaia Iribarren eta Malen Moran izan ziren jokalariak. Bi taldeek gogor borrokatu zuten baina Añorgarrek gehiago asmatu zuten.

1. erregionalak, aldiz, 3-1 irabazi zuen Sanpedrotarraren aurka. Golak Mikel Altuna eta Ander Gonzalezek (2) sartu zituzten. Ohorezko gazteek ere 3 puntuak lortu zituzten Beti gazteren aurka, 7-2. Golegileak Josu Roteta, Unai Kortajarena, Xabier Alberdi, Eneko San Jose (2) eta Danel Garcia (2) izan ziren. 1. gazteak, berriz, ezin izan zuten ezer egin Real Unionen aurka eta 6-0 galdu zuten.

A taldeko kadeteek sekulako egurra eman zioten Dumboari. 12-0 izan zen azken emaitza eta golak Xuban Larraia, Oihan Argaiz, Ander Irazoki, Ekhi Goia, Beñat Vargas, Eneko Bordes, Urtzi Noble (2) eta Orkatz Erkiziak (4) sartu zituzten.

A taldeko haurrek 1-7 irabazi zuten Allerruren zelaian Ur Aristizabal, Ekain Baigorrotegi, Oskitz Lekuona, Aimar de Marcos (2) eta Oier Elgetaren (2) golei esker. B taldeko haurrek, ordea, 0-3 galdu zuten Dunboaren aurka. C taldeko haurrek ere 3-1 galdu zuten Behobiaren kontra. Herritarren gola Lier Bergaretxek sartu zuen. Haur txikiek 0-2 galdu zuten Astigarragako Mundarroren aurka.

Euskal Ligako neskek irabazi egin zuten Goierri Gorriren aurka 3-1. Territorialekoek, ordea, Intxurreren aurka galdu zuten 0-1. Ohorezko neska kadeteek galdu egin zuten Orion, 2-1, Sara Sanchezek gol bat sartu arren. Ohorezko haur 8 neskek Zumaiakoren kontra jokatu zuten eta gogor saiatu ziren arren, ez zuten aurkaria garaitu. 5-4 izan zen emaitza eta oiartzuarren golak Ane Garmendia, Ainitze Zabalegi eta Paula Correriak (2) sartu zituzten. Haur 8 neskek Touringen aurka izan zuten partida eta 1-2 bukatu zen, inongo punturik lortu gabe. Golegilea Godhavari izan zen. Alebinek, berriz, berdinketa lortu zutren Astigarragako Mundarroren aurka 3-3. Golak Alain Prieto eta Eneko Uriartek (2) sartu zuituzten.

Azkenik, areto futbolean Oiartzunek Idiazabalen bisita jaaso zuen etxean eta 5-4 amaitu zuten. Golegileak Romain Larralde (2) eta Gaizka Ezponda (2) izan ziren.

 

Fotos

Vídeos