Oiartzungo VII. Pasaka txapelketa aurrera doa

Txapelketan lehian diren bikoteetako batzuk. /  GARAÑO
Txapelketan lehian diren bikoteetako batzuk. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteazken eta ostegunean jokatu ziren 6. eta 7. jardunaldiko partidak eta geroz eta gutxiago gelditzen da finalerako. Txostekoak oso pozik agertu dira parte hartzearekin eta emakumeen presentzia geroz eta handiagoa dela aipatu dute.

Uztailaren 4ko partidei dagokienez, hauek izan ziren emaitzak: Iturain-Otaegi 7 / Arrizabalaga-Oiarzabal 1; Otaegi-Leonet 3 / Etxeberria-Aranburu 7; Etxeberria-Aranburu 7 / Aixa-Janire 1; Salaberria-Otegi 9 / Loperena-Fernandez 10; Nazabal-Zabala 3 / Lizaso-Alvarez 11; Esnaola-Esnaol 11 / Urteaga-Garmendia 0.

Osteguneko partidei dagokionez, berriz, hauek izan ziren: Zapirain-Galardi 7 / Razkin-Aranburu 2; Beaumont-Marin 4 / Salaberria-Otegi 9; Esnaola-Esnal 11 / Azpiroz-Mitxelena 2; Arzelus-Chiapusso 11 / Valencia-Etxeberria 2

 

Fotos

Vídeos