Oiartzungo Lartaun Abesbatzaren kontzertua antolatu da igandean

Lartaun Abesbatza Alboka Abesbatzarekin batera arituko da igandean. /  GARAÑO
Lartaun Abesbatza Alboka Abesbatzarekin batera arituko da igandean. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Oiartzungo Lartaun Abesbatzak kontzertua eskainiko du Lasarteko Alboka Abesbatzarekin batera. Datorren igandean, urriak 21, izango da emanaldia. Udaletxeko areto nagusian egingo dute eguerdiko 12:30ean. Elkartruke horren bidez musika herri eta bazter guztietara barreiatu nahi dute eta Lasarteko herriari egindako «gabonetako ordain» gisa ikusten dute Lartauneko kideek.

Lasarteko Alboka abesbatzak honako pieza hauek eskainiko ditu: 6. Salmoa (C. Goudimel / J. Haranburu), Requiem (Eliza Gilkyson/ Mold. Craig Hella Jonhson), Tourdion (Ezezaguna), Paraules d'amor (J.M. Serrat/ Mod. F. Vila), Kantauri (Hitzak: Josune López /Musika: Josu Elberdin), Euskal jokoak (Hitzak: Josune López), Barre egin nahi dugu (Hitzak: X. Telleria /J.L. Ansorena//Musika: J.L. Ansorena / Mold. X. Sarasola) eta Imbakwa (J.Papoulis). Taldeko pianojolea Amaia Dorronsoro da eta txalapartan Iñaki López de Luzuriaga eta Carolina Muñoz daude. Perkusioan, aldiz, Carolina Muñoz. Azkenik, zuzendaria Montse Latorre da.

Lartaun Abesbatza Maddalen Dorronsoro Amianok zuzentzen du eta pianoan Amaia Dorronsoro Iparragirre dago. Bertako kideek programa oparoa aukeratu du eta honakoa da eskainiko dutena:' Zeruko dama' Letoniako tradizionala. Mold: Iker Gonzalez (1976); 'Blonda Xarmanta' Xabier Sarasola (1960); 'Neure maitena' Ignacio Mocoroa (1902-1979); 'A ti' Ramon Hernandez Cano (Totanako habanera); 'Look at the world' John Rutter (1945) eta 'This little loght of mine' Amerikar tradizionala.

Bi taldeek elkarrekin ere hainbat abesti eskainiko dituzte. Hala nola, basoilarrak (Aita Donostia) eta Mutil Txaleko Gorri (Junkal Guerrero).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos