Oiartzungo Kenpo Kai Honbu kirol elkarteko kideak Madrilen

Kenpo Kai Honbuko kkirol elkarteko kideak, ezkerretik hasita, Aritz Valderrama, Lander Hernandez, Shihan Martinez, Emma Garmendia, Alain Isasa. /BASTEROBERRI
Kenpo Kai Honbuko kkirol elkarteko kideak, ezkerretik hasita, Aritz Valderrama, Lander Hernandez, Shihan Martinez, Emma Garmendia, Alain Isasa. / BASTEROBERRI

Oiartzuar talde bat gerriko beltzeko azterketak egitera joan zen

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Denboraldia bukatzear dagoen arren, Kenpo Kai Honbu kirol elkarteko kideek ekintza ezberdinetan parte hartzen jarraitzen dute. Hilabete hasieran, ekainaren 2 eta 3an, oiartzuar talde bat Madrilera mugitu zen Kenpo Kai-ko gerriko beltzeko azterketak egitera.

Proba horiek Wayne Box zentroan burutu ziren, gaur egungo Europako Kenpo Kai-ko sedean, Shihan Vidal eta Martinezen ikuskapenarekin. Azterketara lau oiartzuar aurkeztu ziren: Emma Garmendia, Lander Hernandez, Aritz Valderrama eta Alain Isasa. Lehen hiruak zinturoi beltzeko 1.DAN mailarako aurkeztu ziren; azkena, berriz, zinturoi beltzeko 4.DAN mailarako. Pozik itzuli dira herrira, emaitzak oso onak izan direlako: «denak gainditu genuen», diote harro. Horrez gain, aurreko asteburuan, ekainaren 9 eta 10ean, kolorezko gerrikoen azterketak egin ziren Beran. Euskal Herritik 200 haur eta 20 heldu gerturatu ziren azterketak egitera.

Bestalde, Alain Isasak beste azterketa bat egin beharko du hilaren 23an, Madrileko CSD-ko instalakuntzetan egingo diren CSD-ko Kenpoko azterketara aurkezten baita.

Azkenik, Oiartzungo Kenpo Kai Honbu kirol elkarteak ekintza bat gehiago prestatu: uztailaren 7 eta 8an, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ikastaro tekniko bat antolatu du. Bertara Europa osoko Kenpo Kaiko kirolariak gerturatuko dira.

Oiartzun erreferentzia izanda, Kenpo Kai kirolak indarra hartzen jarraitzen du, eta herri hau erreferente izaten jarraitzea espero dute elkarteko kideek. «Herrian 36 urte daramatzagu lanean eta dagoeneko harrobi handia dago».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos